Yoga

Yoga

Arnasa sudurretik hartzen dugunean, gure sudurzuloek "oxido nitrikoa" deitzen den sustantzia bat sortzen dute. Sustantzia honek gure odolean 20 segundu baino ez ditu egiten, baina tentsio arteriala hobetzen du, funtzio kardiakoa erregulatzen du eta sistema inmunea indartzen du. Sudur arnasarekin lan egiteaz gainera, gure exhalazioa luzatzea bilatuko dugu eta honekin gure nerbio sistema parasimpatikoa aktibatu. Guzti honekin osasunak irabazi egiten du, eta gainera geure estres maila jeitsi egiten da. Gugan lasaitasun sentzazioa zabalduz doa, orainaren igaroa mantsotuz eta atseginagotuz.

Ordea, arnasa kontzientea mantentzeak arreta eskatuko digu. Mindfulness-a beharrezko tresna izango dugu geure arnasaren erritmo natural eta organikoa ez galtzeko, ezen gure egunerokotasuneko erritmo arinarekin ohituak gaude arnasa arintzera eta  moztera, beraz gure joera erritmo hoietara egokitzea izango da, inertzia hutsaz.

Mindfulness edo arreta osoarekin baliatzeak ez digu soilik gure arnasean eragingo, plano mentalean ere zuzen-zuzen eragina izango du: kontzentrazioa edo fokua hobetuz, estresa murriztuz, emozioen kudeaketa erregulatuz, neuroplastikotasuna areagotuz, memoria indartuz... Garuneko funtzio guzti horiek lantzearen ondorioz emaitzak geure osasun mentalean ez ezik fisikoan ere iraultzen dira.

Horrela, mindfulnessa mantentzeko isiltasunean barneratzea beharrezkoa bihurtzen da. Isiltasunean barneratzeko gorputza eta arnasa izango ditugu arretaren helduleku. Izan ere, yoga saioetan proposatutako praktika desberdinek sentzazio desberdin eta anitzak esperimentatuaraziko dizkigute. Eta momentuan momentuko bizipenean oinarrituko gara, geure gorputza era ugarietan mugituz edota asanak (jarrerak) mantenduz.

Geure arretaren helduleku izateaz gain, gorputz lanketa honekin, geure barneko txokoak ezagutuko ditugu, geure mugak aurkituko ditugu eta muga hoiek errespetatzen ikasiko dugu. Geure alineazioa zuzen mantentzen ikasiko dugu; nola mantendu gure bizkar hezurra osasuntsu gorputzarekin edozelako mugimendu adierazi nahi dugunean. Giharrei indar ariketak proposatuko dizkiegu eta baita luzatuko ditugu, artikulazioak flexibilizatu eta lubrikatu, gorputzaren eguneroko mugimendu rangoetatik haratago joango gara eta zenbat modu desberdinetan mugi gaitezkeen exploratuko dugu. Exijentziarik gabe, borrokarik gabe, kontzientzia osoaz, zaintza aktibo batetik eta, batez ere, maitasun handiz.

Ezen maitasunetik arituko gara, bai arnasa lantzerakoan, bai arreta osoa mantentzerakoan, bai gorputzari eragiterakoan, bai erlajazio sakonera murgiltzerakoan eta bai praktika bakoitzak proposatuko dizkigun pausuak ematerakoan.

 Guzti honetaz gain, hausnarketara bideratuko gaituzten irakurketak edota ipuinak, yoga filosofiaren ideiak, mantrak, geure energia orekatzen laguntzen duten musika tresnak... entzuteko aukera ere izango dugu. Eta noizbehinka sorpresatxo desberdinez zipristinduak izango dira saioak, geure esperientzia osoagoa izan dadin, geure burua egoera are desberdinagotan ikus eta sentitu dezagun, eta esperientzia desberdinetara zabaltzen eta baimentzen has gaitezen.

 

Eider Moreno Zubiaga    

YOGA AULKIAN

Gorputza eragiteko ez dago bide bakar bat. Askotan gure habiapuntua zainduz, mugimendua orekatuagoa gertatzen da.

DOAN!!!

Laster 6 urte beteko dira Kattalin ez da jaio argitaratu nuenetik.
Hainbat ale kutxetan gordeta jarraitzen dute, ilunpetan...
Eta Kattalin, tximeleta liburua, ez zen mundura heldu hor geratzeko, munduan hegan egiteko baino... eta bihotzetaraino iristeko!!
Haurdun egon eta umea galdu duen orori lagun egiteko! Liburuak oparitan ematen ditut!
Zuretzako edo baliogarri izan dakiokeen norbaiti oparitzeko, emakume zein gizon: Eskatu bat, bi, hiru, hamaika!!!
Emagin, mediku, erizain, ginekologo, doula, emakume haurdunekin lan egiten baduzu, partikular zein elkarte...
Haiei eskaintzeko tresna bezala erabili dezakezu. Kontakta nazazu!

Agian, ez da zure interesekoa, baina ezagutzen duzu noren interesekoa izan daitekeen...
Berbidali informazio hau, lagundu mezua sareetan zabaltzen ta ahalik eta urrutien helarazten!
Kostu bakarra: igorketa gastuak edo bila etortzea. Pozarren helaraziko di(zki)zut!!

Eskerrik asko, Kattalinen helburua lortzen laguntzeagatik
Eider

697 522 825 @eidermorenoz             DEBALDE!!!

Iritziak

Ianire

"Yoga saioei esker, nire arnasketa eta aldi berean, magultasuna asko hobetu dira. Nire gorputza maitasunetik begiratzen eta bizitzen erakutsi dit."

Mariam

"Egunerokotasunaz deskonektatu eta ordu eta erdian nirekin konektatzeko aukera eskaini dit."

Maite

"Neri yogak balio desta askorako. Adibidez, nere buruakin pakean egoteko. Lasaitzeko teknikak ikasi..."