
"Hitz egiten duten gorputzak entzuten"

HEZKUNTZA PSIKOMOTRIZITATEA TALDE HANDIAN
2 eta 10 urte bitarteko haurrei, bere heltze prozesuan aurrera egin ahal izateko, berezkoak dituzten baliabideekin bat egiten laguntzen diegu, adierazkortasunaren, mugimenduaren, jolasaren eta komunikazioaren bitartez.
Saio hauek Alboanen zein ikastetxeetan eskaintzen dira eta haurrak adinaren arabera taldekatzen ditugu.
HEZKUNTZA PSIKOMOTRIZITATEA
Ianire Jaio
PSIKOMOTRIZITATE LAGUNTZA BANAKA EDO TALDE TXIKITAN
Arazo edo zailtasunen bat bizitzen ari diren 0 eta 14 urte bitarteko haur edota gazteei eta beraien familiei laguntza pertsonalizatua eskaintzen diegu, banaka edo talde txikitan.
Besteak beste, ondorengo arloetan azaldu daitezke zailtasunak edota nahasteak: arlo motorrean, emozionalean, ikasketetan, harremanetan, jarreran, arretan eta komunikazioan.

1.- ZER DA PSIKOMOTRIZITATEA?
Inguruarekiko erlazioan, haurrari psikologikoki zein fisikoki heldutasunerantz bidea eraikitzen laguntzen dion praktika da, Bernard Aucouturier-en ildo espresibista oinarritzat duena. Praktika honek haurrari bere benetako ardurak eta kezkak lantzeko aukera eskaintzen dio, eta aldi berean, bera den hori osotasunean adierazteko espazio segurua, inongo epaiketarik gabe.
Psikomotrizistaren figurak haur bakoitzaren nortasuna eta heldutasun-prozesuan egiten dituen ibilbide unibertsalak kontuan hartzen ditu:
a) Atxikimendutik autonomiara: loturarik gabe ez dago banaketarik.
b) Suntsiketatik eraikuntzara: kaosetik dator ordena.
c) Ekitetik pentsamendura: ekintzarik gabe ez dago pentsamendurik.
2.- PSIKOMOTRIZITATEAREN HELBURUAK:
a) Haurraren funtzio sinbolikoa garatzen laguntzea: haurra marko seguru batean, plazerez ekinez, jolastuz eta sortuz, ekiteko plazeretik pentsatzeko plazerrerako prozesuan aurrera egiten lagunduz.
b) Angustiekiko asegurazio-prozesua garatzea: psikomotrizitate praktikan haurrak bere barne kezkei distantzia hartzen die eta horien jabe egiten da jolasaren bidez.
c) Deszentrazio-prozesua garatzea: deszentratzeak haurra pentsamendu intelektualera gerturatzen du. Pentsatzeko plazerra ezinbestekoa da ikasteko eta ezagutzak barneratzeko.

3.- PSIKOMOTRIZITATE-PRAKTIKAREN METODOLOGIA:
a) Sarrerako erritua: psikomotrizistak haur bakoitzaren etortzeko modua entzun eta jasotzen du; saioan egingo dituzten proiektuen inguruko adierazpenak partekatzen dituzte, eta oinarrizko araua gogorarazten da: “ezin da minik hartu, ezta eman ere.”
b) Espresibitate motriza: haurrak bere gorputzaren abileziak proban jartzen ditu —salto, igo, jaitsi eta korrika eginez—. Behin tentsioak askatu etasegurtasuna lortuta, jolas sinbolikoari ekiten dio, bere barneko fantasien inguruan.
c) Ipuina: haurrak bere bizipenekin lotura duen ipuin baten bidez mugimendutik distantzia hartu eta pentsamendurako bidean sartzen da.
d) Errepresentazioa: egur blokeekin eraikiz, marraztuz edo plastilinarekin modelatuz, haurrak bizi duena adierazten du, mugimendutik eta emozioetatik hitzera igaroz.
e) Amaierako erritua: haurrari bizi duenari hitzak jartzeko aukera eskaintzen zaio, edo psikomotrizistak haur bakoitzari buruzko zehaztasun esanguratsu bat azpimarratzen du.

Iritziak
Hezkuntza Psikomotrizitatea
Psikomotrizitate Laguntza




