Gurasoen Esaldiak
"Guretzat Alboan, eta gehien bat Ianire, arnasa hartzeko lekua izan da. Gurasotasun konplexu honetan gidaritza lan ikaragarria jaso dugu. Zintzotasunetik eta barrenak hustetik Aiur hazten ikusi dugu. Inork ez gaitu erakusten guraso zelan izan, eta askotan gure seme-alabek erronkak ekartzen dizkigute. Onartu eta bi urteko prozezua eta gero guraso bihurtu gintuen semea hobeto ezagutzen dugu eta bizitzari elkarri ekiteko prestuago gaude. Eskerrik asko danagatik!
Oxala gure hezkuntza sistemak holako pedagogiei leku gehiago egingo balie, izan ere, emozioak, izaera eta jarrerak denok dauzkagu, bakoitzak bereak. Elkarrekin mundu osasuntsuago eta zoriontsuago bat eraki nahi badugu, Alboaneko ekintzak ezinbestekoak ditugu."
June
Oxala gure hezkuntza sistemak holako pedagogiei leku gehiago egingo balie, izan ere, emozioak, izaera eta jarrerak denok dauzkagu, bakoitzak bereak. Elkarrekin mundu osasuntsuago eta zoriontsuago bat eraki nahi badugu, Alboaneko ekintzak ezinbestekoak ditugu."
June
"Ekonomikamente suposatzen dau baña MEREZIIII dau ta barriro zoze bibaot zuena jungo naz, ez zaitxuet ahastuko.
ESKERRIK ASKOOOO"
ESKERRIK ASKOOOO"
"Estamos encantados con los servicios de Alboan. Quisimos contar con un o una profesional que nos ayudara con algunos aspectos que nos inquietaban con la peque. Buscando info dimos con la psicomotricidad terapéutica y nos hablaron de este centro, como un centro de referencia. Nos ha ayudado mucho a todos, ya que además del trabajo con la niña, contar con el apoyo de una profesional con el tacto y empatía de Ianire cuando necesitas asesoramiento para abordar situaciones que se complican, es una gran suerte. La niña está deseando que llegue el día de la sesión y nosotros super contentos con los progresos y el aprendizaje que nos llevamos cada uno de nosotros, nos ha ayudado mucho. Eskerrik asko!"
"Gure semea psikomotrizitate laguntza terapeutikoan aritu da bi urtez eta bertara eramatea hartu dugun erabakirik onenetariko bat izan da. Saio hauen bitartez gure semeak autonomia, segurtasuna eta konfiantza izugarria lortu du eta guk izandako bileretan Ianirek emandako laguntza eta aholkuak guztioi lagundu gaituela esango genuke, bai indibidualki eta bai familia moduan. Gainera, Oihanentzat leku seguru eta oso gustokoa bilakatu da Alboan Psikogunea, Ianirerekin hasieratik konektatu baitzuen eta bere bilakaera izugarria izan da. Eskerrik asko guztiagatik, Ianire."
"Gabon! Nik aspalditik eztaukat zuon zerbitzua jaso izatearen plazerrik, baina beti gomendatzen zaituet. Zergatik? Bertokoak, etxean bezala, babestuta, elkarlanean, maitasuna bizita. Mertzi eta segi aurrera. Muxu."
"Ianirek haurrekin zein familiekin egiten duen lana azpimarratuko nuke. Bere zintzotasuna, begirada zorrotza, eta aldi berean maitakorra, zein alabekin eta gurekin harremantzeko eta lan egiteko modua baloratzen ditut bereziki. Gure familiarentzat bidelagun aparta izan da."
"Kaixo!
Gure kasuan ,gure semea Psikomotrizitate laguntza terapeutikoa lantzen ari da Ianirerekin. Oso pozik gaude lortzen ari den emaitzekin, semea askoz hobeto ikusten dugu emozionalki eta gaur egun euki ditzakeen zailtasun batzuen aurrean badaki umeak ze herramienta erabili.
Gure kasuan ,gure semea Psikomotrizitate laguntza terapeutikoa lantzen ari da Ianirerekin. Oso pozik gaude lortzen ari den emaitzekin, semea askoz hobeto ikusten dugu emozionalki eta gaur egun euki ditzakeen zailtasun batzuen aurrean badaki umeak ze herramienta erabili.
Bestalde, Izana Talentuaren hitzaldia entzuteko aukera izan genuen eta oso lagungarria izango zaigu semeen etorkizuneko norabidea bideratzen jakiteko.
Alboanekin (Ianirekin gure kasuan) oso gustora gaude zentzu guztietan.
Eskerrik asko laguntza guztiagaitik."
"Niretzat Alboan haur eta helduen zaintzarako konfiantzazko gunea da"