"Hitz egiten duten gorputzak entzuten"
Etxezuria
Orduan aitak esan zion: Nondik atera dituzu sagar horiek?
Eta neskatoak erantzun: Eroskitik atera ditut.
Eta aitak esan zion: Nondik atera duzu dirua, diru hori nirea da, ezta? Eta Ainarak erantzun zion: Nik diru hori zure itsulapikotik atera dut.
Bat-batean aitak esan zion: Koltxoi batean lo egingo duzu eta bihar ez duzu txutxumutxurik jango eta ez zara inorekin geratuko.
Ama ez zegoen, sagarrak erosten ari zen (barre egiten du). Amak lau sagar erosi zituen Eroskin, eta alabak beste lau sagar hartu zituen basoan, baina Eroskin erosi zituela esan zuen.
Orduan, Ainarak otso bati entzun zion: Auuuu... Non daude nire sagarrak?! Hemen ume usaina dago...
Eta bat-batean Ainara ikusi eta haren bila joan zen. Baina Ainara bere etxean sartu zenez, otsoak ez zuen harrapatu eta giltzarrapoz itxi zuen atea.
ANONIMOA, 6 urte