
Erlaxazio-Harmonizazio Saioak
Erlaxazio–harmonizazio talde-saioetan LNT® (La Nueva Terapia) tresna terapeutikoaerabiltzen dut. Mugimendu energetikoaren bidez, gorputz fisikoa, emozionala eta espirituala oreka-egoera batera eramaten ditugu.
Zer egin behar duzu saioan zehar?
Ezer ez. Esterillan etzanda egotea besterik ez. Saioan zehar, gorputzak denborarekin metatutako blokeoak askatzen ari direla sentidezakezu. Pertsona bakoitzak bere modura bizitzen du: lasaitasun sakona, erlaxazio handia, askapen emozionalak edo gorputzeko sentsazio energetiko arinak. Guztiak diranaturalak eta prozesuaren parte.
Saioa amaitzean, taldean partekatzen dugu bizitakoa; horrek laguntzen du agertzen direnemozioak, ereduak edo esperientziak ulertzen, eta talde-lotura sakona sortzen du.
LNT® talde-saio baten onurak
• Indar eta bizi energi handiagoa, bai fisikoki bai mentalki.
• Sistema immunologikoaren indartzea.
• Estresa kudeatzeko gaitasun handiagoa, lasaiago eta erresilienteago izateko.
• Tentsio muskularren arintzea eta atseden sakonaren sentsazioa.
• Egonkortasun emozional handiagoa eta barne-argitasuna.
• Garapen espirituala, barru-barrukoarekin konektatuz.
• Eremu energetikoaren sendotzea, barne-oreka eta babesa erraztuz.
• Ongizatea, lasaitasuna eta harmonia.

LA NUEVA TERAPIA, LNT®️, PARA ARMONIZACIÓNES ENERGÉTICAS DEL GRUPO
