"Hitz egiten duten gorputzak entzuten"

Aita eta Umea

Baziren behin ume bat eta bere aita psikomotrizitate gela batean. Aitarentzako ziren egunik politenak eta umearentzako txarrenak. Eta hor egunean aita hil egin zen. Baina psikomotrizitateko gela magikoa zen eta umearen muxu batekin aita berpiztu egin zen.

Orduan aita berriro hil egin zen. Umeak aita berpizteko pozima bat prestatu zuen eta pozima aitari eman zion, eta aita usteldu egin zen.

Momentu horretan umeak, laguntza behar zuela konturatu zen eta amari deitu zion, eta amak esan zion lasai egoteko, bera ez zela hil eta.

Ze magikoa zen psikomotrizitate gela! Bertan edozer gauza zen posible, aita behin eta berriz hiltzeraino, baina aitak zegoen lekuan egonda, beti maiteko zuen bere umea.

Egun horretan Olentzero eta Mari Domingiren eguna zen eta umeari bi bola oparitu zioten, bat horia eta bestea urdina. Horia amaren gauzak ikusteko eta entzuteko, eta urdina aitarenak.

Ordutik aurrera, aita eta ama hil ezkero, umeak bi pelota hauek oroitzapen bezala gordeko zituen bere kaxa kuttunean.

Aita psikomotrizitate gela horretan bizi izan zen betirako!

Anonimoa