"Hitz egiten duten gorputzak entzuten"

HEZKUNTZA PSIKOMOTRIZITATEA

PSIKOMOTRIZITATE LAGUNTZA TERAPEUTIKOA

TOPAKETA, HITZALDI, FORMAZIO ETA SAIO BIBENTZIALAK

YOGA SAIOAK

ERLAXAZIOA ETA HARMONIZAZIOA

HOMEOPATIA KONTSULTAK ETA HITZALDIAK

HURRENGO JARDUERAK

UDAGOIEN OSPAKIZUNA

Haur eta familientzako ipuin kontaketa eta eskunlanak (3-9 urte bitarteco umeentzat)

Urriak 3. zapatua   17:00 - 18:30

8€ pertsonako

Izen-emateko: 688 77 42 95

azken eguna: irailak 27

Izen-ematea ikasturte osoan zehar zabalik

Kontaktua: 688 774 295 alboan.psikogunea@gmail.com
Helbidea: J.A. Agirre Etorbidea, 2, 48291 Atxondo - Bizkaya

HURRENGO JARDUERAK

UDAGOIEN OSPAKIZUNA

Haur eta familientzako ipuin kontaketa eta eskunlanak (3-9 urte bitarteco umeentzat)

Urriak 3. zapatua   17:00 - 18:30

8€ pertsonako

Izen-emateko: 688 77 42 95

azken eguna: irailak 27

Zer eskaintzen dugu Alboan Psikogunean?

 

HEZKUNTZA PSIKOMOTRIZITATEA TALDE HANDIAN

2 eta 10 urte bitarteko haurrei, bere heltze prozesuan aurrera egin ahal izateko, berezkoak dituzten baliabideekin bat egiten laguntzen diegu, adierazkor- tasunaren, mugimenduaren, jolasaren
eta komunikazioaren bitartez. Saio hauek Alboanen zein ikastetxeetan eskaintzen dira eta haurrak adinaren arabera taldekatzen ditugu

 

 

PSIKOMOTRIZITATE LAGUNTZA BANAKA EDO TALDE TXIKITAN

Arazo edo zailtasunen bat bizitzen ari diren 0 eta 14 urte bitarteko haur edota gazteei eta beraien familiei laguntza pertsonalizatua eskaintzen diegu, banaka edo talde txikitan. Besteak beste, ondorengo arloetan azaldu daitezke zailtasunak edota nahasteak: arlo motorrean, emozionalean, ikasketetan, harremanetan, jarreran, arretan eta komunikazioan.

 

 

HAZKUNTZAREN INGURUKO TOPAKETA, HITZALDI, FORMAZIO ETA SAIO BIBENTZIALAK

Umearen zainketan, formazio pertsonalean eta psikomotrizitatearen praktikan sakondu nahi duten familiei, profesionalei, ikastetxeei eta entitateei eskaeraren araberako formatu esberdinak eskaintzen dizkiegu.

 

 

YOGA SAIOAK

14 urtetik gorako pertsonei zuzenduta. Saio hauetan norbere gorputz—buru- arimaren harremana sakontzen da, mugimendua, arnasa eta erlaxazioaren eskutik; propiozepzioa garatuz, kontzientzia osoa landuz eta barne bakerantz bidaiatuz.

 

 

ERLAXAZIO–HARMONIZAZIO SAIOAK

Erlaxazio–harmonizazio talde-saioetan LNT® (La Nueva Terapia) tresna terapeutikoaerabiltzen dut.
Mugimendu energetikoaren bidez, gorputz fisikoa, emozionala eta espirituala oreka-egoera batera eramaten ditugu.

 

HOMEOPATIA KONTSULTA ETA HITZALDIAK

Homeopatia klasikoan oinarrituta, familiakideei laguntasuna eskaintzen diegu dituzten gaixotasunak eta berauen zailtasunak, leunak zein kronikoak, desegiteko.

 

"Batzuetan, ezin dutela uste dutenek... dorre altuenak eraikitzen dituzte.
'Txarra' sentitzen zen haur batek gaur bere burua gai sentitzen utzi du.
Saioz saio, blokez bloke, konfiantza agertzen doa.
Izan ere, psikomotrizitatean ez dira dorreak bakarrik eraikitzen... norberaren irudia ere eraikitzen da."

Aser:

"Alboanen eskutik gure semeak bizi dituen momentuak ezagutu ahal izan ditugu, eta horrek behar duen bidea zein den jakitearen eta bide onetik goazenaren lasaitasuna eman digu."

Oihana:

"Alboanen, umearen izaera eta bere  trebezia/zailtasunak  ardats jarrita, profesionalak lagunbide izan dira, eta gurasoi nola jokatzeak nahasi gaituenean kokatzen lagundu digute, guretzako ere norabidea argituz"

Jon:

"Bizitza bizitzeko aukera berriak.
Familia guztiarentzako ikasgunea."

Itziar:

"Limiteen hitzaldia hausnarketarako topaketa garrantzitsu bat izan zen. Hain erosoak ez zaizkigun hitzak entzun genituen, baina gure haurretan aldaketak eragiteko beharrezkoak. Geroz eta lehenago entzun, orduan eta errazagoak aplikatzen. Haur kontsentitu eta ego puztuak ekiditeko beharrezko pilula. Haur arduratsuak behar ditugulako, ez "errege" eta "erreginak".

"Bertan laguntasuna jaso genuen familia osoarentzat. Edozein zalantza edota arazoren aurrean beti izan dugu babesa Alboanen. Oso pozik gaude bertara joan izanaz.".

Aimara:

Beti gomendatzen zaituet. Zergatik? Bertokoak, etxean bezala, babestuta, elkarlanean, bizita. Mertzi eta segi aurrera. Muxu

Inork, inoiz, ikutu izan ez bagintu, elbarrituak ginateke

Inork, inoiz, hitz egin izan ez baligu, mutuak ginateke

Inork, inoiz, irribarre egin izan ez baligu, ezta begiratu, itsuak ginateke

Inork, inoiz, maitatu izan ez bagintu, ez ginateke Inor

Paul Beaudiquey
Johannesburgoko aeroportuko pareta batean.